• Luzera:  7 kilometro.
  • Desnibela:  40 metro.
  • Denbora:2 ordu.
  • Zailtasuna:  Erraza.
  • Elementu interesgarriak:Badostaingo San Migel eliza eta Bideko Ama Birjinaren ermita, Sarrigurengo Santa Engrazia eliza, Olazko San Pedro eliza.

Ibilbideak ez du desnibel nabarmenik eta ibilaldi atsegina da. Ia bere osoan zereal alorrez inguraturik eginen dugu.

Ibilbidea Badostainen hasten da. Zehazki, Eztondo alderditik aterako gara herritik, Sarrigurengo bidea hartuta. Zagorrezko pista da, 4 metro zabalerakoa, batez beste, eta ederki ibil daiteke. Zereal alorren artean aitzina eginez, Sarrigurengo dermioan sartu, eta handik gutxira, Karrobideko erreka gurutzatuko dugu.

Iparrerantz ibiliz, Sarrigurengo alde berrira iritsiko gara; alderik alde zeharkatuko dugu Ardanazko errekaraino. Handik gutxira, Aranguren Ibarreko NA-2310 errepidera iritsiko gara. 210 metroan errepide bazterretik joan beharko dugu, ezkerretik abiatzen den bidea aurkitu arte. Bideak Olaz hiriguneraino eramanen gaitu.

Ondotik, hegoaldera joko dugu, 4 metroko zabalera duen zagorrezko pista batean barna; Labianoko bidean barna, hain zuzen. Bidea lurrezko pista bihurtuko da, zabaleran 3,5 metro dituena.

Beti hegoalderantz eginez, NA-2310 errepidera iritsi, hari bazterretik 220 metroan jarraitu, eta behin Ardanazko lurretan sarturik, Eguesko bidera ailegatuko gara. Toki horretatik aise joanen gara Badostainera.

Erlazionatutako