Eguesibarreko kontziliaziorako 2022rako laguntzak argitaratu dira

 Hemen: Berriak

COVID-19ak sortutako egoera bereziki zaila izaten ari da bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzeko eremuan. Zehazki, adingabeak zaintzeak ahalegina ekarri die gurasoei, eta, pandemia hasi zenetik, eskola-ordutegiak eta konfinamendu-aldiak aldatu direnez, baimenak eskatu edo oporrak aurreratu behar izan dituzte. Aste Santua, uda eta Gabonak iristearekin batera, familiek ahalegin hori luzatu behar dute kontziliazioaren esparruan.

Testuinguru horretan, Eguesibarreko Udalak aparteko laguntza horiek ireki dizkie berriro herritarrei bizitza pertsonala, familiakoa, lanekoa eta komunitarioa uztartzeko, eskolarik gabeko aldiei ahalik eta hobekien aurre egiten jarrai dezaten.

Oinarri horien xedea da aparteko laguntzak banakako ebaluazio-erregimenean emateko prozedura juridikoa arautzea Eguesibarren erroldatutako eta bertan bizi diren eta adingabeak beren kargura dituzten familiei, 2009tik aurrera jaio zirenei eta 2022rako eskolarik gabeko aldietan kontziliazio-baliabideak erabiltzen dituztenei (Aste Santua apirilaren 19tik 22ra, uda ekainaren 27tik irailaren 2ra eta Gabonak abenduaren 27tik 31ra).

Deialdi honetan diruz lagun daitezkeen ekintzak honako hauek izan daitezke: haurtzaindegietan, lagun-etxeetan, kanpalekuetan eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan izena ematea (betiere jarduera horiek aldez aurretik diruz lagundu ez badira eta egunean 3 ordu baino gehiago irauten badute). Deialdi honetan sartzen da, halaber, diruz lagundu daitezkeen ekintzen artean, zaintzaile baten gizarte-segurantzaren ordainketa.

Laguntzak ordainketa bakarra izango du, gehienez 150 eurokoa, eta familia bakoitzeko justifikatutako gastuaren % 70ekoa gehienez, kontziliazio-baliabideen gastuei ekonomikoki laguntzeko, betiere horretarako bideratutako partidarekin estali badaiteke.

Eskaerak aurkezteko epea NAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta honako epe hauek izango ditu: aste Santua, 2022ko maiatzaren 9ra arte; uda, 2022ko irailaren 16ra arte; eta Gabonak, abenduaren 19tik 31ra arte.

Eskaerak herritarren arretarako bulegoan (OAC) edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira.

 

Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera
Tamaño : 434.4 kB Formato : PDF
2022ko kontziliaziorako laguntzen oinarriak
Tamaño : 777.7 kB Formato : PDF
Eskabide orokorra
Tamaño : 255.5 kB Formato : PDF