2024-2025 Kirol Eskolen Liburuxka berria atera da

 Hemen: Berriak, Izen-emateak, Kirola

Hemen dago 2024-2025 Kirol Eskolen Liburuxka berria. Maiatzaren 8an izena-emateko esteka argitaratuko dugu.

Eguesibarko Kirol Eskolen programa, oinarrizko kirol federatukoa, 6tik 16 urtera bitarteko adingabeei zuzendua dago. Oinarrizko federazio-mailan hainbat kirol-modalitate irakastea eta haietan aritzea erraztu nahi da. Kirol klubak arduratzen dira eskola horien kudeaketaz, eta, horretarako, Eguesibarko Udalak ezarritako araudia bete behar dute. Trukean, diru-laguntza jasotzen dute eta kirol guneak uzten zaizkie

Oinarrizko kirol federatuko edozein taldetan izena emateak esan nahi du adingabearen tutoreek jardueraren ezaugarriak eta errekerimendu fisikoa ezagutzen dituztela, eta onartzen dutela adingabeak baldintza fisikoak betetzen dituela eta ez dagoela inolako eragozpen medikorik edo osasun-eragozpenik kasuan kasuko kirol-modalitatea egiteko.

Ikusi hemen liburuxka osoa:

Eguesibar Kirolak 2024-2025
Tamaño : 4.8 MB Formato : PDF