XIII. mendeko eliza, aitzin-gotikoa. XVII. mendean berritua. Lau tarte desberdineko oinplano laukizuzena, eta burualde zuzena.
Biztanle kopurua gora eginagatik ere, Egues betiko herri lasaia da. “El Irati” trenbideak geltoki bat izan zuen herri honetan.
Eguesko San Martin eliza estilo gotikoaren lehen urteetakoa da; beraz, XIII. mendearen hasieran eraiki omen zuten. Kanpoaldeko silarriak txukun daude paratuta, eta horrek halako irudi trinkoa eman dio eraikuntzari. Ebanjelioaren nahiz burualdearen aldeko horma-bularrek irudi hori nabarmendu dute.
Eliza barnean, erretaula azpimarratu beharra dago. Erretaula nagusia San Martini eskainia dago. Juan de Gazteluzar mihiztatzaileak egin zuen. 1.554 dukatetan tasatu zen, eta ziur aski, egileak dirutza hura kolkoratuko zuen. Erretaula XVI. mendearen bukaerakoa da. Gaur egunera iritsi diren zilargintza-piezen artean, zilarrezko bi kaliz nabarmendu behar dira, bata XVI. mendekoa, eta bestea, barrokoa, XVIII. mendekoa, Iruñeko tailer batetik heldu dena.