Etxalazko parrokia-elizari aldaketa aunitz egin zaizkio, hasieratik hona. Horrela, eraiki berritan, oin laukizuzena izan omen zuen, eta horri eutsi dio, baina gainerakoan, hainbat eraldaketa egin zaizkio. Hiru parpain-arkuk zatitzen dute erdi-kanoiko ganga faltsua.

Kanpoaldeko hormetan, gehienbat, harlandu zaindua da ageri da. Horma-bular bitxiak daude burualdearen diagonaletan, eta horrek erran nahi du eliza XVI. mendean zaharberritu zela.