Maskulinitatea eta Berdintasuna. Eta gu… Zer?

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Datorren urriaren 5ean, 17:00etan, “Maskulinitatea eta Berdinatsuna. Eta gu…zer?” saioa egingo dugu FAZen. Helburua, denboran egonkorra izango den edozein adineko gizon talde bat sortzea da, maskulinitateei buruz hitz egin eta hausnartu ahal izateko eta nork bere inguruneetan berdintasunaren aldeko ekintza zehatzak egin ahal izateko.

“Maskulinitatea eta berdintasuna. Eta gu…zer?” Adin guztietako gizonei zuzenduta dago (18 urtetik gora). Izen ematea irailaren 5etik 30era FAZen (948 16 56 51) edo caf-faz@egues.es helbidean egin daiteke. Eman izena!

Genero Berdintasunean aholkulari eta prestatzailea den, eta Eraikiz Elkarteko eta Acción Contra la Trata-ko kidea den Unai Zabaleta izango da hizlaria. Saioaren edukiak, besteak beste, sexu-genero sistema, maskulinitate hegemonikoa, eta gizonak eta indarkeria izango dira.

Jarduera honek Familia Atsedeneko zerbitzua eskaintzen du, eta Eguesibarko Genero Berdintasunerako II. Planaren ekintzen barruan sartzen da.

abono-activo-web_page-0001diseno-sin-titulo-1