UZTAILEKO LUDOTEKA-HAURTZAINDEGIA

 Hemen: Berriak, FAZ, Izen-emateak

 

DATA Uztailak 4-29 (7 eta 25 jaiegunak)
ORDUA 7:30etik 16:00etara (sarrera eta irteeretan puntualtasuna eskatzen da)

–        Sarrera malgua (7:30etik 9:00etara)

–        Irteera malgua: 12:30etik 13:30era (jardunaldi murriztua) eta 15:00etatik 16:00etara (jardunaldi osoa)

NON Malkaitz haur eskola
ADINA 1-6 urte
PLAZAK 64 leku asteko

 

INFORMAZIOA: 1 eta 6 urte bitarteko adingabe ibiltariak zaintzeko zerbitzu ludikoa. Jardunaldi osoa (gehienez 8 ordu egunean) edo jardunaldi partziala (gehienez 5 ordu egunean) kontratatzeko aukera eskaintzen du.

Zozketa asteka eta familia-unitateka.

 

Adinaren araberako taldeak:

TALDEAK ADIN-TARTEAK JAIOTZE-DATAK
 

Txikiak

1 eta 2 urte eta erdi

bitartekoak

2020/01/01etik 2021/06/30era

jaiotakoak

 

Ertainak

2 urte eta erdi eta 4 urte eta

erdi bitartekoak

2018/01/01etik 2019/12/31ra

jaiotakoak

 

Helduak

4 urte eta erdi eta 6 urte eta 11

hilabete bitartekoak

2015/07/31tik 2017/12/31ra

jaiotakoak

 

Asteko txandak: adingabe bakoitzak aste batean edo gehiagotan eman ahal izango du izena:

  • – Uztailaren 4tik 8ra (7 jaieguna)
  • – Uztailaren 11tik 15era
  • – Uztailaren 18tik 22ra
  • – Uztailaren 25etik 29ra (25 jaieguna)

 

IZEN-EMATEA:

Plaza-eskaera: maiatzaren 16tik 27ra, inprimaki bidez, udalaren webgunean. Zozketa eta komunikazioa: maiatzak 30 eta 31.

INPRIMAKIA: https://bit.ly/3LjdilI

Inskripzioa formalizatzea: Ekainaren 1etik 7ra. Inskripzioa formalizatzeko, hitzordua eskatu FAZera deituta (948 165651).

Inskripzioa formalizatzeak txartel bidez ordaintzea dakar, FAZera deituta (948 165651), bai eta honako agiri hauek aurkeztea ere:

  • Adingabearen osasun-txartela.
  • Inskripzio-fitxa eta baimenak sinatuta (inskripzioa formalizatzeko epea hasten denean, dokumentua udalaren webgunean egongo da eskuragarri).
  • Arauen eta funtzionamenduaren dokumentu hau sinatuta (udalaren webgunean eta FAZen egongo dira eskuragarri).

 

Inskripzio fitxa: 

Inskripzio fitxa
Tamaño : 778.7 kB Formato : PDF

 

Ordainketa: Inskripzioa formalizatzeko epea hasi ondoren, ordaintzeko modua kontsultatu. Ordainketa egin eta dokumentazioa aurkeztu ondoren ulertuko da plaza esleituta dagoela. Bestela, plaza hutsik geratuko da.

Eskuragarri dauden plazak kontsultatu, FAZera deituta:

  • Ekainaren 8tik 14ra: erroldatutako pertsonak
  • Ekainaren 13 eta 14: erroldatu gabeko pertsonak

 

Bajak: bajak izen-emate aldiaren ondoren gertatzen badira, kuotaren zenbatekoaren

%80 itzuliko da, udal instantziaren bidez eskatuta, betiere baja eskatu zen astearen aurreko asteazkena baino lehen jakinarazten bada.

 

Altak uztailean: zerbitzua hasi ondoren, hutsik geratu diren plazak kontsultatu ahal izango dira. Alta berriak eskatu ahal izango dira eskatu nahi den txandaren aurreko asteko asteazkenera arte, eta beharrezkoa izango da ordainketa egitea eta dagokion dokumentazioa entregatzea.

Zerbitzuaren erabileran egindako aldaketak dagokion txandaren aurreko asteko asteazkenera arte jakinarazi ahal izango dira.

 

PREZIOA 5 EGUNEKO ASTEA 4 EGUNEKO ASTEA
LANALDI PARTZIALA

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

 

35 €

40 €

 

28 €

32 €

LANALDI OSOA JANTOKIAREN

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

 

90 €

100 €

 

72 €

80 €

*Tarifa hobaridunak daude

 

Onartutako familientzako bilera informatiboa: ekainaren 14an, astertea, 16:30ean udaletxeko Udalbatzar aretoan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 948 165651 telefono zenbakira deitu edo FAZera jo (Urbasa kalea, 129, Sarriguren) caf@egues.es

Informazioa Ludoteka-Haurtzaindegia
Tamaño : 384 kB Formato : PDF