Komiki tailerra: Egonaldiak neure buruarekin

 Hemen: Berriak, Izen-emateak, JUVENTUD
Marraztea gustatzen zaizu? Ilustrazioa? Zure komikia egitea gustatuko litzaizuke? 12 eta 18 urte bitartean badituzu, joan zaitez azaroaren 18an, larunbata, 10:30etik 13:30era, Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzu, Gazteria eta Berdintasun sailek antolatu dugun GU GEURI KONTATZEKO komiki tailerrera, Haurren eta Nerabeen V. Astea eta Emakumearen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna direla eta. Ez da beharrezkoa marrazten jakitea, beste goiz bat igarotzeko gogoa besterik ez.
Tailerra doakoa da eta Oihanburu aretoan egingo da.
Eman izena hurrengo formularioan azaroaren 10a baino lehen eta animatu zure lagunak etortzera! MuniFormularios (muniinspeccion.web.app)