Haurren eta nerabeen IV. Astea

 Hemen: Berriak

Eguesibarko Haur eta Nerabeen Astearen IV. Edizioa dela eta, “Parte hartu, entzuten dizugu”, hainbat jarduera eginen dira, eta horietara joatera gonbidatzen zaituztegu.

Gainera, postontziak jarri dira hainbat gunetan, haurrek eta nerabeek Ibarra hobetzeko proposamenei buruz dituzten ideiak eta iradokizunak jasotzeko. Ekarpenak honako postontzi hauetan uzten ahal dituzue: Sarriguren eta Gorraizko Osasun Zentroko pediatrian, Haur eta Gazteen Osasun Mentaleko Zentroan, Sarrigurengo eta Olazko liburutegietan eta Familiedako Arreta Zentroan, bai “Etorri, Jolastu eta Ikasi” horretan, bai Gazte Programan.

Jarduera eta proposamen horiek guztiak Eguesibarko Udaleko Gizarte, Gazteria eta Berdintasun Alorrek antolatzen dituzte.

Azaroak 14, astelehena

Lego tailerra “Gure hiri ideala eraikitzen”, Discover Bricks-en eskutik 5-12 urte

Oihanburu aretoa 16:30-17:30 euskaraz 18:00-19:00 gaztelaniaz

Aste osoan zehar, Eguesibarko Udaletxeko ezkaratzean “Gure hiri ideala eraikitzen” tailerretan sortutako Lego erakusketa egonen da.

Izen-ematea: Udalaren webgunean onlineko inprimakiaren bidez, 2022ko azaroaren 2tik 10era. Plazen esleipena zozketa bidez. Erroldatutako pertsonen lehentasuna. Plaza mugatuak

https://labur.eus/hdyyZ

Azalaren gaineko ipuin tailerra Amatriuskako Mentxu Isturizen eskutik. 0-3 urteko haurrak dituzten familiak
16:00-17:00 gaztelaniaz Tangorri Haur Eskolan
17:30-18:30 euskaraz Malkaitz Haur Eskolan

Plazak: 10 adingabe, talde bakoitzean gehienez 2 heldu egoten ahalko dira haur bakoitzeko.

Izen-ematea: Udalaren webgunean onlineko inprimakiaren bidez, 2022ko azaroaren 2tik 10era. Plazen esleipena zozketa bidez. Erroldatutako pertsonen lehentasuna. Plaza mugatuak.

https://labur.eus/rw9EF

Azaroak 15, asteartea

MasterChef Juniorren II. edizioa
6-12 urtetik beherakoak
17:00-19:00h
Eguesibarko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoa

Animatu zaitez MasterChef Express honetan parte hartzera. Plater osasungarriak egin ahalko dituzu epaimahaikide aditu batzuek behatzen dutelarik. Ekarri zure sukaldeko jantziak (mantala, bata, kamiseta…)

Izen-ematea: Udalaren webgunean onlineko inprimakiaren bidez, 2022ko azaroaren 2tik 10era. Plazen esleipena zozketa bidez. Erroldatutako pertsonen lehentasuna. Plaza mugatuak

https://labur.eus/MIkPy

Azaroaren 25ari buruzko murala egiteko tailerra, Sarriguren eta Erripagaña lotzen dituen tunelean, Leire Urbeltzen eskutik.

12 eta 30 urte bitarteko gazteak

17:00-19:00

Hiru saio izanen dira: ostegunean, hilak 3 (Oihanburu aretoa), asteartean, hilak 15, eta asteazkenean, hilak 16 (Sarriguren eta Erripagaña lotzen dituen tunela).

Tailerren gaia ikusten ez diren indarkeriei buruzkoa izanen da. Lankidetzan eginen da murala: Ghosting, Gaslighting eta beste abusu emozional batzuk.

Izen-ematea: Udalaren webgunean onlineko inprimakiaren bidez, 2022ko urriaren 26ra arte. Erroldatutako pertsonen lehentasuna. Plaza mugatuak

https://labur.eus/DQipx

Azaroak 16, asteazkena

Puzgarriak eta inguruneri buruzko joku hezigarriak 4-12 urte artean

Udal Plazan 16:30-18:30 Sarrera libre

Zirku Tailerra, Zirika Zirkus taldeak emana

10 eta 16 urte bitarteko gazteak

Joakin Lizarraga eskolako Lehen Hezkuntzako psikomotrizitate gelan

17:30-19:00 jarduera elebiduna gaztelaniaz eta euskaraz

Izen-ematea: Udalaren webgunean onlineko inprimakiaren bidez, 2022ko azaroaren 2tik 10era. Plazen esleipena zozketa bidez. Erroldatutako pertsonen lehentasuna. Plaza mugatuak

https://labur.eus/yYpJL

Azaroaren 25ari buruzko murala egiteko tailerra, Sarriguren eta Erripagaña lotzen dituen tunelean, Leire Urbeltzen eskutik

12 eta 30 urte bitarteko gazteak 17:00-19:00h

Hiru saio izango ditu: ostegunean, hilak 3 (Oihanburu aretoa), asteartean, hilak 15, eta asteazkenean, hilak 16 (Sarriguren eta Erripagaña lotzen dituen tunela).

Tailerren gaia ikusten ez diren indarkeriei buruzkoa izanen da. Mural parte-hartzailea: Ghosting, Gaslight eta beste abusu emozional batzuk.

Izen-ematea: Udalaren webgunean onlineko inprimakiaren bidez, 2022ko urriaren 26ra arte. Erroldatutako pertsonen lehentasuna. Plaza mugatuak.

https://labur.eus/DQipx

Azaroak 17, osteguna

Osoko bilkura Eguesibarko Udaletxean, 11:00etan, Hermanas Uriz Pi, Joakin Lizarraga eta Maristas eskoletako ikasleekin.

Dantza familian Txispiren eskutik

Plazak: 10 adingabe, gehienez 2 heldu egoten ahalko dira adingabe bakoitzeko.

Joakin Lizarraga IP gimnasioa 17:30-18:30

Izen-ematea: Udalaren webgunean onlineko inprimakiaren bidez, 2022ko azaroaren 2tik 10era. Plazen esleipena zozketa bidez. Erroldatutako pertsonen lehentasuna. Plaza mugatuak

https://labur.eus/6jvsw

Parti Gaua antzerki obra. Antzezpena bukatu ondoren eztabaida egonen da.
“Gazte talde batek bere udalaren proposamen bat jaso du: udalerriko erabilera anitzeko zentroko instalazioak eta jarduera-programa nolakoak izanen diren zehaztea. Gauza bakarra egin behar dute… Ados jarri. ”
Oihanburu aretoa,

18:30etik 19:30era
Sarrera: doan edukiera mugatua bete arte. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Azaroak 18, ostirala

 2021eko azaroaren 1etik 2022ko irailaren 30era jaiotakoei zapiak emateko ekitaldia.

Eguesibarko Udaletxeko plaza 17:00

Izen-ematea: Udalaren webgunean onlineko inprimakiaren bidez, 2022ko azaroaren 2tik 10era. Erroldatutako haurrentzat.

https://labur.eus/vZJqa

Kalejira

Musika eskola, Eguesibarko Haur Konpartsa, Haizeberri Eguesibar, Lakarri Haurren Dantza Taldea.

FAZen aterako da, eta Errege Bardea kalean ibili ondoren, udaletxean bukatuko da. Euria eginez gero, Joakin Lizarraga eskolako pista estalian izanen da.

17:00etatik aurrera

Adin guztiei zuzendua, inskripziorik gabe

Txokolate jana eta fruta jana

Eguesibarko Udaletxeko arkupeetan. Euria eginez gero, Joakin Lizarraga eskolako pista estalian. Jarraian
Adin guztiei zuzendua, inskripziorik gabe

 

Azaroak 19, larunbata

Gazteendako arratsalde-pasa FAZen ondoko ordokian.

17:00etatik 21:00etara

Zatoz beste era bateko arratsalde batez gozatzera: Eguesibarko Udaleko Grafiti Lehiaketa irabazi

duenak bere obra horman islatuko du, “Rap Bataila bat” jokatuko da eta azaroaren 25ari buruzko pankartak egiteko gune bat egonen da.

Semana Infancia 22
Tamaño : 1.5 MB Formato : PDF

copia-de-diseno-sin-titulocopia-de-diseno-sin-titulo