Haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria prest dago ehunka produktu berrirekin

 Hemen: Berriak, Euskara
Urteko garai hau seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jostailu eta jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute – aurtengoa 25. edizioa da -, 0-12 urte bitarteko haurrei eta 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendua.
Kontsulta ezazu www.katalogoa.eus ataria eta 8.000 produkturen erreferentziak jaso ahal izango dituzu, klik eginez erosteko aukerarekin.
Informazio gehiagorako HEMEN EGIN KLIK