Familien Atsedenerako zerbitzua Eguberrietan

 Hemen: Berriak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era, 9:15etik 13:15era, familia-atsedena egongo da 1 eta 6 urte bitarteko haurrentzat FAZen. 15 plaza daude.
INFORMAZIOA: Errespetuan oinarritutako gune honetan 1 eta 6 urte bitarteko haur ibiltariek aukera izango dute beren erritmoan garatzeko, jolasaren eta errutinen bidez eta hainbat hezkuntza-testuingurutan. Zerbitzua orduka kontratatzen ahal da (gutxienez 2 ordu egunean). Plazak zozketa bidez eta familia-unitate bidez esleituko dira.
IZEN-EMATEA:
  • Plaza-eskaera: abenduaren 4tik 11ra egin dezakezu HEMEN KLIK EGINEZ
  • Zozketa eta familiei jakinaraztea: abenduaren 12 eta 13an, posta elektronikoaren bidez (spam-a kontsultatu)
  • Ordainketak. Abenduaren 14 eta 15ean (plazak berrestean emango den loturaren bidez). Plaza bermatzeko ordainketa egin beharko da. Hala egin ezean, plaza horiek hutsik geratuko dira, eta zain geratu direnei eskaini ahalko zaizkie, zozketaren hurrenkerari jarraituz.
  • Plaza erabilgarrien kontsulta eta erroldatu gabeko familiak. Abenduaren 18tik aurrera eta behin zerbitzua abiatuta.
PREZIOA: 2 euro orduko (gutxienez 2 ordu egunean). Baja kasuetan ez da dirua itzuliko. Tarifa hobaridunak badaude.
Informazio gehiago: caf@egues.es 686 299139 (abenduaren 4tik 8ra FAZa itxita egongo da).