Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

“ERRIZAR NOTEN ARTEAN” ZIKLOA

27/05/2022 @ 18:30

DESKRIPZIOA: Ziklo intimista da Errizarkoa. Talde amateur baten emanaldia eta gonbidatutako beste talde profesional batena kontzertu berean entzuteko parada izanen dugu, argizarien argiak hartzen gaituen ingurune lasaian murgildurik. Emanaldi honetan Eguesibarko Udalaren Musika Eskolako ikasleek eta “Entre teclas anda el juego” talde profesionalak joko dute.

INFORMAZIOA: Taldea 2020an sortu zen, bakarlari gisa oso ezagunak ez diren instrumentuendako musika zabaltzeko asmoz, hala nola marimba edo bibrafonoa, klarinetea eta tronpeta. Izan ere, musikatresna horiek bakarlari gisa edo pianoarekin gutxitan entzun daitezke. Musikatresna hauendako errepertorioa askotarikoa da, eta obra originalak ez ezik, beste instrumentu batzuetarako obren egokitzapenak ere sartzeko aukera ematen du.

IZEN-EMATEA: Udalaren webgunearen bidez, izena emateko atalean horretarako prestatutako formularioan, emanaldiaren aurreko asteartera arte. Plaza baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa eginen da. Plaza baieztatzeko, mezu bat bidaliko da interesdunaren posta elektronikora. Plaza libreak geratzen badira, iritsiera ordenaren arabera betetzen ahalko dira emanaldiaren egunean bertan.

PREZIOA: doakoa 

XEHETASUNAK

Data:
27/05/2022
Ordua:
18:30