AISIALDI GUNEA

 Hemen: Berriak, FAZ
HIRUHILEKO AURRETIKO IZEN-EMATEAK. Urriaren 6tik abenduaren 15era (ostiraletan 16.30tik 18.30era)
Eguesibarko neska-mutilentzako erreferentziazko gunea da, bizitza komunitarioan parte hartzeko. Askotariko jarduerak, irteerak, tailerrak, jolasak, gymkanak eta abar eskaintzen ditu.
Izen-emate bakarra eginik, hiruhileko ostiral guztien jardueretaz gozatu ahalko dituzu.
Adina: 6 urtetik 12 urtera. (adingabe guztiak, 6 urte izan edo bete behar dituzte hilekoan zehar)
Izen-emateak: Plaza online eskatzeko formularioa Udalaren webgunean egonen da 2023ko irailaren 22tik 28ra.
Esleitutako plazak urriaren 2tik 4ra jakinaraziko zaizkie familiei posta elektronikoaren bidez (Spam-en begiratu). Urriaren 6rako deiarik ez izatekotan, plaza ez dela lortu esan nahi du.
Informazio gehiago: 948 165651 eta caf-faz@egues.es
Ven Aprende Y Juega Imagen 1Pleno