Kawiyat-ekin topaketa urriaren amaieran

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Urriaren 26an (asteazkena), 17:30etatik 19:00etara, Eguesibarko Udaleko osoko bilkuren aretoan, Kawiyat-ekin topaketa bat antolatu da. Kawiyat direlakoak (قويّات), “emakume indartsuak” esan nahi du, magrebtar jatorriko emakume-talde bat da, hainbat istorio dituena, baina helburu komun bat duena: Nafarroan bizi diren Magrebeko beste emakume batzuei laguntzea eta haien eskubideei buruzko prestakuntzak eskaintzea.

Kawiyat-ak Las Poderosas-en bidez (Acción Contra la Trata, ACT) sortutako taldea dira, eta hizkuntza arabiarreko emakumeen artean laguntza-gune bat sortu nahi dute. Bere kultura ezagutarazi eta emakume arabiarren irudi ez-estereotipatua transmititu nahi dute: “oso desberdinak gara, bakoitzak bere pentsatzeko, janzteko eta sentitzeko moduarekin”.

Eguesibarko topaketa honek Magrebeko emakumeen eta, oro har, herritarren arteko elkarrizketa ahalbidetuko du. Nafarroan migratutako emakumeen bizipenei buruz hausnartuko da eta esperientziak partekatuko dira. Halaber, emakumeen eskubideen aldeko borrokarekin zerikusia duten alderdiak eztabaidatuko dira.

Sarrera librea da, leku guztiak bete arte, eta herritar guztiei dago irekita. Familiarentzako atseden zerbitzua eskaintzen da FAZen, baldin eta aldez aurretik eskatzen bada urriaren 3tik 21era: 948 16 56 51 edo caf-faz@egues.es posta elektronikoan.

Acción Contra la Tratak Kawiyat-ekin batera egiten du laguntza eta ahalduntze lana, Nafarroako Gobernuaren Berdintasun Institutuaren eta La Caixa Fundazioaren laguntzarekin.

Eguesibarko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du ekintza hau, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin elkarlanean, eta Eguesibarko Genero Berdintasunerako II. Planaren barruan sartzen da, 4. esku-hartze arloan: “Emakumeen ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balio-aldaketa”, 1. ildo estrategikoa: “Emakumeen herritartasun osoa, ahalduntzearen bidez”.

Copia De Diseno Sin Titulo 17-octubre