UDALBATZA TXIKIA AUKERATZEA

 Hemen: Berriak, Jaiak

Aurten ere, Ibarrean erroldatuta dauden eta lehen hezkuntzako 4. mailan ari diren haurrek Udalean egunbetez zinegotzi izateko esperientzia bizitzeko aukera izanen dute. Beraz, ekainaren 11n pribilegioa izanen duzue protagonista bihurtzeko, udaletxean osoko bilkura bat egiteko eta Sarrigurengo jaietako haurren egunean suziria botatzeko.

Ibarreko ikastetxeetako batean ikasten baduzu, ikastetxeek berek 21 zinegotziak hautatzeko prozesua jarriko dute abian. Baina Ibarretik kanpo ikasten baduzu, bidali iezaguzu zure eskaera cultura-kultura@egues.es helbidera maiatzaren 31 baino lehen.

 

ayuntamiento-sarriguren-19-eguestxupinazo1