Eguesibarrek Hezkuntza Berdearen aldeko apustua egiten du

 Hemen: Berriak, Ingurumena

Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloak hainbat jarduera egin ditu maiatzean eta ekainean Hezkuntza Berdea ardatz hartuta, Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuz, gure planetaren babesaz kontzientziatzeko eta haurrek espazio publikoa berreskura dezaten bultzatzeko:

• Maiatzaren 2an eta 3an birziklatze-tailer bat egin zen 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, Mancoeducaren eskutik Ven, Juega y Aprende urteko jardueran parte hartu zutenentzat. Tailerreko materiala maiatza osoan zehar geratu da Familien Arretarako Zentroan (CAF/FAZ), erabiltzaileen eskura.

• Maiatzaren 17an eta 18an, 7 eta 10 urte bitarteko haurrek Ingurumen Bitartekaritzako Tailerra egin ahal izan zuten, Aterpeak-en eskutik.

• Joan den astean bi hondar-eremu jarri ziren Tangorri eta Malkaitz haur-eskoletako jolastokietan, Haraneko Gizarte Enplegu Babestuko langileek eginak.

• Joan den ostiralean, ekainaren 3an, Kalean ikasten jarduera egin zen. Alde batetik, Uriz Pi eta Joakin Lizarraga Ahizpak Ikastetxe Publikoko 1. eta 2. mailako ikasleek Berrerabizi antzerki eta zirku ikuskizunaz gozatu zuten, gaztelaniaz eta euskaraz, Zirika Zirkusen eskutik murriztu, berrerabili eta birziklatzearen garrantziari buruz.

• Egun horretan bertan, eta bi ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleentzat, goiz osoan zehar, zirkuitu bat antolatu zen Sarrigurengo hainbat berdegunetan. Bertan, intsektuen hotel bat egiten ikasi ahal izan zuten, yoga praktikatu zuten, naturan arte-mural bat sortu zuten (udaletxeko etxabeetan ikusgai dago), jolas kooperatiboak egin zituzten Tramankuluko material birziklatuarekin, eta Aterpeak taldeak txori-lantegia egin zuen.

• Ekainaren 4an, larunbatean, ibilbide naturalistiko bat egin zen Aterpeak-en eskutik. Ibilbide horretan, familian atera ziren, gure inguruko fauna eta flora ezagutzeko eta familian ariketa fisikoa egiteko.

• Programazioa amaitzeko, datorren ostiralean, ekainaren 10ean, Basuraleza jarduera egingo da, Mancoeducaren eskutik, Hermanas Uriz Pi eta Joakin Lizarraga ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleekin zaborra bildu eta aztertzeko.

Jarduera horiek guztiak 3 eta 11 urte bitarteko 550 umerengana iritsi dira, baita Tangorri eta Malkaitzeko Haur Eskoletako ikasle guztiengana ere.

Voyvuelvo Onlinepdf Page 0001A5 Euskera Valle Page 0001