Emakumearen Egunagatik antolatutako kontakizun lehiaketara aurkezteko epea apirilaren 20an amaituko da

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak 6 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzako lehiaketa hau abiatu zuen M8ko programazioaren barruan; bertan, apirilaren 20ra arte (asteazkena barne) liburu batean protagonista izan daitezkeen emakumeen istorio bat kontatzen duten erredakzio edo kontakizunak aurkeztu ahal izango dira.

Lehiaketa honen helburua, Eguesibarreko Genero Berdintasunerako II. Planean oinarritzen dena, irudimena, sormena eta behaketa askatzea da, inguruan ditugun emakume aparten, apartekoen eta ezinbestekoen historia kontatzeko. Liburu bateko protagonista izatea merezi duen emakume baten istorioa.

Lehiaketa honen deialdiaren bidez, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin lotutako balioetan oinarritutako berdintasunezko kultura sustatu nahi da eguneroko bizitzako edozein arlotan, estereotipo sexistak hautsi nahi dira eta gure inguruko emakumeen ikusgarritasuna sustatu nahi da.El concurso se realizará en 3 categorías:

  • A kategoria: 8 urtera arteko haurrak.
  • B kategoria: 8-10 urte bitarteko neska-mutilak.
  • C kategoria: 10-13 urte bitarteko neska-mutilak.

Saria genero berdintasunari buruzko 3 liburuko pack bat da.

Informazio gehiago albisteari erantsitako oinarrietan

Lehiaketaren oinarriak Eusk
Tamaño : 138.7 kB Formato : PDF

imageconciliacion