Eguesibarreko Udalak autokarabana gune bat inauguratu du Sarrigurenen

 Hemen: Berriak
Egues Haraneko Udalak doako autokarabana-eremu bat jarri du martxan Elizmendi kalean, Sarrigurengo Institutuaren ondoan.
Udalak bederatzi plaza eta ura husteko eta betetzeko gune bat ireki ditu gaur, martxoak 31. Gune horren bidez, zerbitzua eman nahi zaie bai haranera hurbiltzen diren bisitariei, bai udalerrian bizi diren eta zerbitzu-eremua erabili behar duten autokarabanistei.
Espazio honen eraikuntzarekin “gorabidean dagoen turismo mota baten aldeko apustua egiten dugu. Turismoa gauza garrantzitsua da tokiko merkataritza eta bizikletaz nahiz oinez egin ditzaketen ibilbide naturalak suspertzeko eta horien alde egiteko, horiekin bailarako natura- eta kultura-ondarea deskubritu ahal izango baitute “dio Inma Múgicak, Turismoko zinegotziak (Navarra Suma).Udalak eskerrak eman dizkio Tximeleta Elkarteari espazioa diseinatzeko aholkularitza- eta laguntza-lanetan parte hartzeagatik.