Eguesibarreko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen proiektuen bozketa abian jarri du

 Hemen: Berriak
  • 60.000€-ko partida erreserbatu da ibarreko herritarrek diru hau nora bideratu erabaki dezaten.
  • Bozketak otsailaren 24tik martxoaren 13ra bitarte egin ahal izango dira.
  • Hauek dira proposamenak: parkea argiztatzea, FAZ ondoko lorategia hobetzea eta Sarriguren-Aranguren errepideko irteera egokitzea.

Urtero bezala, Eguesibarreko Udalak aurrekontu parte-hartzaileen deialdia abian jarri zuen, eta 60.000€-ko partida gorde zuen herritarrek erabakitako proposamenera bideratzeko.

Proposamenak aurkeztu eta hautatu ondoren, otsailaren 24tik martxoaren 13ra hirugarren partaidetza-fasea egingo da, bozketa-prozesuarekin. Bailaran erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek 3, 2 eta puntu 1 eman ahal izango dizkiete gustukoen dituzten proposamenei, horretarako prestatutako web orrian.

Hauek dira hirugarren fase honetara igarotzea lortu duten proposamenak: parkea argiztatzea, FAZ ondoko lorategia hobetzea eta Sarriguren-Aranguren errepideko irteera egokitzea.

Azkenik, puntu gehien dituen proposamena gauzatu egingo da.

pexels-vadim-b-127016Ayuntamiento Valle Eguees 4306 8683030