Eguesibarko Udalak emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko toki protokoloa aurkeztu eta sinatu du, jendaurrean

 Hemen: Berriak
  • Gaur goizean sinatu da Eguesibarko emakumeen aurkako indarkeriaren I. Tokiko protokoloa.
  • Protokolo hau, 2022ko ekainaren 7ko osoko bilkuran onetsi zen, eta Ibarreko hainbat alor eta entitatek 2021eko azaroan hasi zuten lan kolektibo garrantzitsu baten emaitza da.
  • Ahalik eta modurik koordinatuenean hobetu eta lan egin nahi da, osasun publikoko arazo larria den eta emakume eta adingabe askori eragiten dien errealitate baten aurrean.

Gaur goizean sinatu da Eguesibarko emakumeen aurkako indarkeriaren I. Tokiko protokoloa.

Sinatze ekitaldian honako hauek hartu dute parte: Juliana Anchundia Correa, Eguesibarko Udaleko Berdintasun zinegotzia; Eva Istúriz García, Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendaria (INAI/NABI); Erakunde arteko III. Hitzarmenaren Jarraipen Batzordeko kide diren Montse de la Fuente Hurtado (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Soziosanitarioko Ataleko burua) eta Mª José Cortés Itarte (Gizarteratze, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria); Raquel Gainza Gainza, Sarrigurengo Osasun Zentroko zuzendaria; Ainhoa Oyaga Azcona, Sarriguren BHIko Orientatzailea; eta Maribel Soberanas Carmona, Eguesibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen arduraduna.

Parte-hartzaileek adierazi dutenez, “Ekintza honen bidez erakutsi nahi da inplikatutako eragile guztiek badakigula protokolo hau dugula eta oso garrantzitsua dela. Gainera, herritarrek oro har tresna hau badela jakin dezaten nahi dugu, eta, batez ere, inplikatutako arlo eta erakunde guztiek ahalik eta modu koordinatuenean hobetzen eta lan egiten dugula osasun publikoko arazo larri gisa eratzen den eta emakume eta adingabe askori eragiten dien errealitate baten aurrean, adina, gizarte-klasea eta arraza kontuan hartu gabe”.

Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak sustatu eta koordinatu du protokoloa, eta Genero Indarkeriaren Aurkako Estatuko Itunak (lehen zatia) eta Nafarroako Berdintasun Institutuak (INAI/NABI),  (bigarren zatia) finantzatu dute. Amantara Kooperatibak laguntza teknikoa eman du.

 

protocolo-ante-la-violencia-contra-las-mujeres-del-valle-de-egues
Tamaño : 17.7 MB Formato : PDF

7-octubreCopia De Diseno Sin Titulo