Eguesibarko Udalak abuztuan hasiko den kiroldegiko obra esleitu du

 Hemen: Berriak
  • Esleipena atzo, ekainaren 30ean, egindako Osoko Bilkuran onartu zen.
  • Lanak Rio Valle Construcción y Obra Pública S.L. enpresari esleitu zaizkio.
  • Instalazio honek ibarreko gabezia asko arinduko ditu.

Atzoko Udalbatzan, ekainaren 30ean, udal kiroldegiko obra esleitu zen. Enpresa esleipen-hartzailea Rio Valle Construcción y Obra Pública S.L. da, 5.219.074,03 eurogatik, BEZa kanpo.

Obra abuztuan hastea espero da. Eguesibarko alkateak, Amaya Larrayak, honako hau nabarmendu nahi izan du: “Lanean jarraitzen dugu gure ibarreko kirol espazioen beharrak asetzeko, eta 5,2 milioi euroko inbertsio honek urte askoan Eguesibarren izandako gabeziak arinduko ditu. Hainbat faktore eta egoera makro ekonomikoa direla eta, obra esleitzeko aurreikusitakoa baino denbora gehiago behar izan dugu, baina Eguesibarko kiroldegia, azkenean, egi bilakatuko da gure bizilagun, eskola eta kirol klubentzat.”

Lehengo enpresa esleipen-hartzailea Excavaciones Fermín Osés, S.L. izan zen. Baina, azkenik, Excavaciones Fermín Osés, S.L.rekin uko egiteko akordio bat lortu zen, 62.559,65 euroko penalizazioari dagokion esleipenaren %1eko zenbatekoarekin, 

mercadillo-eguesPortada Del Calendario Scaled