EGUESIBARKO INGURUMENEKO BOLUNTARIOEK JARRAITZEN DUTE SARRIGURENGO BASO JANGARRIA LANDATZEN

 Hemen: Berriak, Ingurumena

Urtarrilaren 26an, larunbata, ingurumeneko boluntarioak lanean aritu dira Karrobide errekaren ondoko baso jangarria landatzen.

Partaidetza aurrekontuetan izan ziren ideietariko bat da hura. Lehenbiziko eremuetan fruta-arbolak landatu ziren: masusta gorriak, andere-mahatsak, ahabiak, elorri beltzak, gurbeondoak, sagarrondoak, madariondoak, gereziondoak eta arbendolondoak.

Aurtengo boluntarioek iaztik egundaino idortu diren landareak landatu dituzte berriz. Era berean, landare berriak landatu dituzte, urtez urte Karrobide errekako ibilbidean baso jangarria haz dadin.

Hurrengo urteetan hango piztiek eta auzokideek eremua eta fruituak gozatzen ahalko dizute.

ciudad-de-la-innovacionplan-urbanistico-egues