EGUESIBAR KANTUZ

 Hemen: Berriak, JUVENTUD

MUSIKA IZUGARRI GUSTATZEN ZAIGU! Zuri ere bai? EZAGUTU NAHI ZAITUGU.

Udaleko Gazteria Sailak Ibarreko artistak ezagutu nahi ditu. 10 eta 30 urte artean dituzu? Hau zure lehiaketa da. Abestea gustatzen zaizu? Hau zure lehiaketa da. Musika talde bat duzu? HAU DA ZURE LEHIAKETA. Ibarrean bizi diren kantari edo taldeen bila gabiltza.
Parte-hartzaileak lau kategoriatan banatuko dira: 10-16 urte bitarteko bakarlaria, 17-30 urte bitarteko bakarlaria, 10-16 urte bitarteko taldea eta 17-30 urte bitarteko taldea.
Musika grabatuta ekarri behar baduzu, ekarri pen drive batean mp4 formatuan.

Eman izena hemen.

Izen ematearekin batera, txertatu irudi eskubideen baimenak.

Sariak:

  • Bakarlari kategorian:

Lehenengo saria: Bakarlari kategoria 10-16: 120 eurotan baloratutako Shure sm58 mikrofonoa eta Udaletxeak antolatutako kontzertu batean parte hartzea.

Bigarren saria: Bakarlari kategoria 10-16: 120 eurotan baloratutako shure sm58 mikrofonoa.

Lehenengo saria: Bakarlari kategoria 17-30: 120 eurotan baloratutako Shure sm58 mikrofonoa eta Udaletxeak antolatutako kontzertu batean parte hartzea.

Bigarren saria: Bakarlari kategoria  17-30: 120 eurotan baloratutako shure sm58 mikrofonoa.

  • Taldekako kategoria:

Lehenengo saria: Taldekako kategoria 10-16: Kontzertu bat jotzea Sarrigurengo festetako Gazte Egunean eta taldekideentzako afari bat Eguesibarko lokal batean.

Bigarren saria: Taldekako kategoria 10-16: taldekideentzako afari bat Eguesibarko lokal batean.

Lehenengo saria: Taldekako kategoria 17-30: Kontzertu bat jotzea Sarrigurengo festetako Gazte Egunean eta taldekideentzako afari bat Eguesibarko lokal batean.

Bigarren saria: Taldekako kategoria 17-30: taldekideentzako afari bat Eguesibarko lokal batean.

Final handia apirilaren 30ean izango da, Salestarren Iruñeko Areto Nagusian (Olaz etorbidea, 1, Sarriguren).

Begiratu hemen lehiaketako oinarriak:

Copia De Diseno Sin Titulo 2Copia De Diseno Sin Titulo 1