Eguberrietako 9. erakusleiho lehiaketa irabazi duten establezimenduak ezagutzera eman ditu Eguesibarreko Udalak

 Hemen: Berriak, EGUBERRIAK
Aurtengo epaimahaia Iñako Redin merkataritzan adituak, Verónica Peña interioristak eta Fermín Alvira bertako artistak osatu dute, eta honako sari hauek eman dituzte:
– Gabonetako giro onenaren saria: Herboristería Izaro
– Erakusleiho komertzial onenaren saria: Academia Edare
– Epaimahaiaren sari berezia: Fredy Ayala
– Ikusleen sari berezia: Pana‎kery
Lau establezimenduek garaikur bat, 300 euro eskudirutan eta 200 euroko bale bat jaso dute lehiaketan parte hartu duten establezimenduetan trukatzeko.
Gainera, epaimahaiak hiru aipamen berezi egin nahi izan dizkie Jubike, Green School eta La pelu de Pattyri, bakoitzak 200 euroko garaikurra eta erosketa-balea jaso baititu.
Sari-banaketan izan dira parte hartu duten establezimenduen ordezkariak, epaimahaikideak, udalbatzako ordezkariak eta gobernu-taldea.
Xuriñe Peñas alkateak establezimenduak zoriondu ditu aurkeztutako proposamenen kalitateagatik eta sari banaketa hau aprobetxatu du Gabonetako kanpainari amaiera emateko. Eguberrietako udal-programazioko kanpaina berritzaile bat da, Eguesibarrean aurrekaririk gabeko jarduera eta jarduketen mailarekin, eta gogorarazi du programazio horren helburu nagusietako bat Ibarreko kaleak eta, beraz, merkataritza dinamizatzea zela.