UDAL KIROL INSTALAZIOAK HOBETZEKO PLANAREN LANAK HASI DIRA

 Hemen: Berriak, Kirola

Eguraldi ona iristearekin batera, Sarrigurengo Kirol Hiriaren kanpoaldean hainbat lan egiten hasi dira.

Joan den astetik hainbat hobekuntza egiten ari dira Sarrigurengo Kirol Hiriko erretegi eta kiosko aldean.

Erretegiak estaliko dira, askaldegietako itzalgunea handituko da, eta kioskoa hobetuko da udako hilabeteetan zerbitzu hobea eskaintzeko.

Hobekuntza horiez gain, Sarrigurengo Kirol Hiriaren kanpokaldean tornu gune bat jartzen hasi dira, berdegunera eraikin orokorretik igaro gabe sartzeko.

Lanak udako denboraldia ireki aurreko asteetan egingo dira, eta aldi horretan ezingo dira Sarrigurengo erretegiak edo askaldegiak erabili. Erabiltzaileek Olazko udal-instalazioetan eska ditzakete erreserbak.

Copia De Dia Del Arbol 2cartel-nuevas-inscripciones