Lasai ibiltzen zara zure bailaran?

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Kontaiguzu Sarrigurenen ekainaren 29an 18:30etan Oihanburu Aretoan egingo dugun tailerrean eta lagundu Eguesibarko Puntu Beltzen Mapa egiten.

Espazio segurua izango da, eta bertan ahotsa emango dizugu, Ibarreko espazioetan zure egunerokoan nola sentitzen zaren eta horiek nola hobetuko zenituzkeen konta diezaguzun. Genero-ikuspegidun hirigintzari buruzko zertzelada batzuk emango ditugu, eta, amaitzeko, puntu beltzen mapaketa egingo dugu.

Proiektu honetan parte har dezakezu hemen izena emanez: https://forms.gle/YxRqhUZckjrrs28e6 Eta ez izan zalantzarik zure elkartekideekin, lantaldearekin eta abarrekin etortzeko!

Eguesibarko Udaleko Berdintasun Arloak bultzatu eta koordinatutako proiektua da, Emakumeen ahalduntzea, partaidetza soziopolitikoa eta balio-aldaketa esku-hartze arloaren barruan, Eguesibarko Genero Berdintasunerako II. Planaren barruan. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz laguntzen du, eta dLaVk garatzen du, hirigintza feministan, ekologian, parte-hartzean eta ekitatean adituak.

ayuntamiento-sarriguren-19-eguesquema-madera-noche