APIRILAREN 1EAN TRAFIKO MOZKETAK EGUESIBARKO DUATLOIA DELA ETA

 Hemen: Berriak

Apirilaren 1ean, larunbata, 16:00etatik 19:30etara, gutxi gorabehera, zirkulazio mozketa puntualak egongo dira Sarrigurenen, Eguesibarko Duatloia dela eta.

Jorge Oteiza etorbidea (Sarrigurengo kirol hiriaren parean) itxita egongo da 7:00etatik aurrera.

16:00etatik aurrera ondoko bideak itxiko dira: NA 2310 Tracasako biribilgunetik Aranguren ibarreko sarreraraino, Europar Batasuna etorbidea, NA-2310 errepidera sartzeko biribilgunetik Urbasa kaleraino eta Espainia etorbidea, Nafarroako Erresumako sarbidetik Garajonai kaleraino.

Sarrigurengo Nafarroako Erresumako etorbideko irteera erabiltzea gomendatzen da.

Jorge Oteiza kalean eta Europar Batasuneko etorbidean (futbol zelaia dagoen tartean) ez aparkatzea gomendatzen da.

espacio-ocioCopia De Diseno Sin Titulo