Alaia Valle de Egües hirugarrenak Espainiako Kopan

 Hemen: Berriak, Kirola
Eguesibarreko gimnastika taldeak hirugarren postua lortu du lehen mailan Gimnastika Erritmikoko Multzoen Oinarrizko Txapelketa Nazionalean eta Iberdrola Gimnastika Erritmikoko Multzoen Espainiako Kopako 3. fasean.
Alaia Valle de Eguesek hirugarren postua lortu zuen Junior mailan, laugarren Senior mailan, zortzigarren Haur mailan eta zazpigarren Alevinen. Emaitza izugarriak Olazko udal pilotalekuan entrenatzen duen Haraneko klub honentzat.
Hurrengo hitzordu garrantzitsua abenduaren 15 eta 16an Valladoliden ospatuko den Espainiako Txapelketa izango da.