Gabonetako kontziliazio-laguntzak eskatzeko epea zabalduko da

 Hemen: Berdintasuna, Berriak

Aurtengo otsailean, Eguesibarko Udalaren bizitza pertsonala, familia, lana eta komunitate-bizitza uztartzeko laguntzak argitaratu ziren, herritarrek eskolaz kanpoko aldiei ahalik eta hobekien aurre egiten jarrai zezaten. Aste Santuan eta udan emandako laguntzen ondoren, laguntza jasotzeko azken aldia abenduaren 27tik 31ra bitartean egiten diren diruz laguntzeko moduko jardueretarako izango da.

Eskabideak aurkezteko epea abenduaren 19tik abenduaren 31ra bitartekoa izango da.

Jarduera horiek haurtzaindegietan, lagun-etxeetan, kanpamenduetan eta aisialdiko eta denbora libreko jardueretan izena ematea izan daitezke, baldin eta jarduera horiek aldez aurretik diruz lagundu ez badira eta egunean 3 ordu baino gehiago irauten badute. Hau da, horiek ordaintzeko deskonturik, hobaridun tarifarik edo aurreko laguntzarik jaso ez izana, eta laguntzaren bikoizketarik ez gertatzea. Diruz lagun daitezkeen ekintzen artean sartzen da, halaber, zaintzaile baten gizarte-segurantza ordaintzea.

Laguntzaren zenbatekoa honako hau da: ordainketa bakarra, 150 €gehienez, eta familia bakoitzeko justifikatutako gastuaren % 70 gehienez, kontziliazio-baliabideetako gastuei ekonomikoki laguntzeko, betiere horretarako bideratutako partidarekin estal badaiteke.

Laguntza horiek Genero Berdintasunerako II. Planaren eta Eguesibarko Kontziliazioaren aldeko Tokiko Itunaren ekintzen barruan sartzen dira.

Informazio gehiago ondorengo estekan. 

copia-de-diseno-sin-titulocopia-de-diseno-sin-titulo