450 pertsona baino gehiagok parte hartu dute Hiru Hamabi 3/12 ren alde egiteko lasterketan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta

 Hemen: Berdintasuna, Berriak
Martxoaren 9an, larunbata, Sarrigurenek lasterketa solidarioa egin zuen M8a dela eta. Oraingo honetan, diru-bilketa Hiru Hamabi 3/12 Haurren Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteari egin zitzaion. Eguraldi txarra izan arren, 420 izen emate izan ziren lasterketan. Horiei larunbat goizean saldu ziren 84 kamisetak gehitu behar zaizkie. Beraz, Eguesibarreko Udalak 1.008 euro emango dizkio Hiru Hamabi 3/12 elkarteari.
Era berean, kamiseta lortu nahi duten pertsonak oraindik garaiz daude. Martxo osoan zehar lasterketako kamisetak salduko dira Sarrigurengo Kirol Hiriko harreran, 2 euroren truke. Bildutakoa Hiru Hamabi 3/12ra ere bideratuko da.
Oso giro ona egon zen larunbat osoan, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi zuen bezala egin zuen lasterketa: korrika, oinez, patinetan, bizikletan… izan ere, garrantzitsuena matxismoa isilaraztea zen (Berdintasun Teknikarien Sareak M-8rako aukeratutako leloa), eta Hiru Hamabi Haurren Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteak egiten duen lana ikusaraztea.
Ekitaldian Félix Garrido etxeko egoitzak ere parte hartu zuen photocall batekin, eta lasterketako parte-hartzaile guztiak txapak egiten aritu ziren. Koine-Aequalitas Fundazioak ere artisautza postu inklusiboa jarri zuen.