2023/2024 ikasturteko Eguesibarko Gazte Berriemaileak aurkezten dizkizuegu

 Hemen: Berriak, JUVENTUD
Nafarroako Gazteriaren Institutuak, IES Sarriguren BHI, Salesianos eta Eguesibarko Udalak, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu. 2023/2024 ikasturtean Nafarroako Gazte Informazioko Berriemaileen programaren barruan, edizio pilotu hau abian jartzeko helburuarekin, Aranguren, Lizarra, San Adrian eta Tafallarekin batera.
Berriemaileen bidez, gazte-informazioaren hedapena hobetu nahi da Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle gazteen artean, gazteek informazioa berdinen artean transmititzeak dakarren abantailari esker, gazteei dagozkien bideak erabiliz.
Programaren helburuak hauek dira: gazteentzako informazio-zerbitzuak hobetzea; gazteen parte-hartzea sustatzea gazte-informazioaren arloan; aisialdi hezitzailea sustatzea; eta balioetan oinarritutako hezkuntzan laguntzea.
Haien ibilbidea jarraitzeko gonbitea luzatzen dizuegu ikastetxeetan jarritako iragarki-oholaren bidez, ibarrean zehar egingo duten jardueraren batean eta honetarako sortutako instagram kontuen bidez: @corresponsales_ies_sarri_bhi
@berriemaileak_salesianospam