Ezkoriz Zolinako Aintzira

Aintzira hau hasieran Subitzako meategietatik ateratzen zen potasa garbitzeko ontzi bat izan zen; horrelaxe sortu zen. Gero, behin meatzaritza lanak bukatu zirenetik, ontzia ez da erabili eta, orain, hezegune gazia da. Ur gehiago edo gutxiago dauka, prezipitazioen arabera.

Aintziraren zati bat Eguesibarren dago; Badostaingo dermioan, zehazki. Gaur egun, oso hezegune garrantzitsua da hala hegazti urtarrentzat nola Nafarroa gurutzatzen duten hegazti migratzaileen pausalekurako.

Azken urteotan, ur gezako hezegune txiki batzuk egin dira aintziraren inguruan, eta horri esker, hegazti batzuk elikagai bila etortzen dira, eta ona ere izan da gainbehera heldu diren anfibioak hedatzeko eta haien arteko konektibotasuna hobetzeko.

Gaur egun, aintzirak natur balio handia dauka; izan ere, hegazti batzuk Nafarroako hezegune honetan baizik ez dira ugaltzen, edota hemen dabiltzan espezie batzuk bakanak dira Nafarroako gainerako eskualdeetan.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento