Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

LA FAMILIA ADDAMS

14/05/2023 @ 17:30 - 19:30

ZINEKLUBA. Gomez eta Morticia beren familia ugariaren bisita prestatzen ari dira ”Mazurka sableduna” izeneko erritua Pugsleyren ohoretan ospatzeko; iniziazio-erritu horren bidez, Addams familiako gizona izatea mereziko du. Baina, prestaketalanetan buru belarri ari diren bitartean, Addams familiak ez daki auzokideak, hau da, Margaux Needler telebista-fenomenoak, komunitate aurrefabrikatu eta perfektu bat eraikitzeko asmoa duela haien azpian. Eta azkenean, lainoa altxatzen denean, Margaux izugarri izutuko da Addams familiaren etxe handia ikustean, eta hori sekulako eragozpena da auzoko etxe guztiak pertsona aberatsei saltzeko duen ametserako. Bestalde, Pugsley ”Mazurka sableduna” zaileko letra hitzez hitz ikasten ahalegintzen ari den bitartean, Miércolesek nerabetasunari aurre egiten dio. Margauxen alaba Parkerrekin adiskidetzeaz gain, Morticiak ezarritako mugez haratago joaten saiatuko da, eta hura senetik aterako du “normal” bihurtzen denean, institutura joatean, animatzailea izatean eta, zalantzarik gabe, Addams familiari ez dagozkion gauzak jantzi nahi izatean.

XEHETASUNAK

Data:
14/05/2023
Ordua:
17:30 - 19:30