Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

KOMUNIKAZIO EZ BORTITZA: AURKITU KOMUNIKATZEKO BESTE MODU BAT

24/05/2023 @ 17:00 - 19:00

|Recurring Event (See all)

One event on 03/05/2023 at 17:00

One event on 10/05/2023 at 17:00

One event on 17/05/2023 at 17:00

One event on 24/05/2023 at 17:00

Seme-alabak izatea munduko oparirik politenetakoa da. Izan ere, haien indarra eta ikusmina direla eta, baina era berean, haien galderak, beldurrak eta zalantzak direla eta, ekarpen egiten handia diote gure bizitzari. Haien guztien ongizatean lagundu eta parte hartu dezakegu. Eta aldi berean, gure erronkarik handiena izan daiteke. Zenbaitetan, gehien maite ditugunei egiten diegu oihurik handiena, eta gero, hutsune bat gelditzen da, zalantza bat… Zergatik? Eta galdera bat ere bai: ba al dago bestelako biderik? Argitasuna nahi duzu gertatzen zaizunaz eta behar duzunaz? Zergatik jokatzen dugu jokatzen dugun bezala? Ba al dago bestelako biderik? Utzi nahi al diozu errudunak bakarrik ikusteari? Hasi nahi al duzu zeure burua eta besteak zaintzen? Ez dakizu nola eskatu inplikaturiko pertsona guztien beharrak kontuan hartuko dituen irtenbide posible bat? Nik ere ez, ez baitago errezeta unibertsalik, baina zure bilaketan zure bidelaguna izan naiteke. Marshall B. Rosenberg-en Komunikazio Ez Bortitza komunikazio modu bat da, bai eta gatazkak konpontzeko modu bat ere, baina batez ere bizitzeko, pentsatzeko eta elkar topatzeko jarrera bat. Gurasoak prestatzeko saio honen helburua da tresna argi eta egituratuen bidez hizkera enpatiko eta benazko hori ikastea, elkarrizketa sor dadin, gure artean eta gure seme-alabekin dugun harremana sakontzeko, eta egiazki maite dugun hori benetan zaindu ahal izateko. Komunikazio Ez Bortitzaren teoria lantzeko, ariketa praktikoak eta parte-hartzaileen benetako adibideak erabiltzen dira. Komunikazioa ikasi egin daiteke.

EDUKIAK

• Komunikazio Ez Bortitzerako hastapena lau osagaiekin: Behaketa vs. Ebaluazioa, Sentimenduak vs. Pentsamenduak, Beharrak vs. Estrategiak, Eskaria vs. Eskakizuna.

• Autoenpatia.

• Entzute enpatikoa.

• Gatazken kudeaketa.

 

Izen-ematea: apirilaren 3tik 19ra, udal webeko izen-ematearen atalean propio jarri den formularioan. Lekuak zozketaz banatuko dira. Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko. Erroldatuek lehentasuna dute. Familiendako Atseden zerbitzua prestatzen saiatuko da, behar adina lagunek eman beharko baitute izena zerbitzu hori eskaintzeko. +INFO: infanciayfamilia@egues.es 696 777 817

XEHETASUNAK

Data:
24/05/2023
Ordua:
17:00 - 19:00

Lekua

CAF
Urbasa, 129
sarriguren, Navarra 31621 España
+ Google Map
Phone
948 16 56 51