Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

“ERRIZAR NOTEN ARTEAN” ZIKLOA

12/05/2023 @ 18:30 - 20:00

Ziklo intimista honetan, emanaldi amateur bat eta talde profesional gonbidatu baten saioa nahasten dira, hori guztia ingurune lasaian kandelen argipean. Oraingo honetan, Eguesibarko Musika Eskolako ikasleak eta Dani Amatriain musikaria arituko dira. Dani Amatriainek bere “Canciones prohibidas” ekarriko dizkigu. Izan ere, kantu horien istorioek eta testuinguruek agerian jartzen dute zentsurarekiko eta adierazpenaskatasunarekiko desadostasuna; hori era lasaian eta lagun giroan egiten du, eta zergatik ez, baita era ausartean ere. Denok ezagutzen ditugun kantuak dira, eta haien lehen zorteari jarraitu izatera, ez genituzke gaur egun abestuko.

Izen-ematea: udal webaren bidez, izen-ematearen atalean propio prestatu den formularioan, emanaldiaren aurreko asteartera arte. Eskariak lekuak baino gehiago badira, zozketa eginen da. Emandako e-mailera mezu bat bidaliko da lekua eskuratu izana baieztatzeko. Leku librerik bada, iriste-hurrenkeraren arabera hartzen ahalko dira emanaldiaren egun berean.

XEHETASUNAK

Data:
12/05/2023
Ordua:
18:30 - 20:00

Lekua

Errizar
31621 España + Google Map