Sarrigurendik Badostainerako bidea konpontzeko obrak hasiak dira

 Hemen:

Gaur, maiatzak 21, Sarrigurendik Badostainerako bidea konpontzeko obrak hasi dira.

Badostaingo Kontzejuak Eguesibarko Udalari egin zion proposamena kontuan harturik eta asfaltatzeko aukera batzuk azterturik, bide hura konpontzea erabaki da zabor legar trinkotua erabiliz.

Hiru egun beharko dira obrak burutzeko, eta Nivelaciones Pamplona SL enpresak eginen ditu. Obraren kostua 16.297,49 eurokoa da.

Bidean oinezkoak, txirrindulariak eta baimendutako ibilgailuak ibiltzen ahalko dira, besterik ez.

Era berean, seinaleak jarriko dira bi noranzkoetan.