SARRIGURENGO HIRI BARATZEEN ITXARON ZERRENDARAKO EPEA IREKITZEA

 Hemen:

2019ko martxoaren 13tik aurrera epea irekiko da Sarrigurenen (Erripagaina barne) eta Gorraitzen erroldatutako auzokideek aukera izan dezaten Sarrigurengo hiri baratzeen itxaron zerrendan sartzeko.

Eskatzeko epea: 2019ko martxoaren 13tik 29ra (biak barne).

Ordutegia: 08:30etik 14:30era.

Lekua: Eguesibarko Udaleko Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB), Sarrigurenen.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Udal instantzia (HABen ematen dute eskabidea).
  • NANaren eta baliokidea den agiri baten fotokopia.

Eskabide bakarra aurkezten ahal da etxebizitza bakoitzeko (errolda orriaren arabera). Bat baino gehiago badago, erregistroan aurkeztutako lehenbizikoa baizik ez da onartuko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, onartutako eskabideak dituen behin-behineko zerrenda apirilaren 3an, asteazkena, argitaratuko da, erregistro kodearen arabera ordenaturik. Apirilaren 11 arte irekita egonen da erreklamazioak aurkezteko epea. Apirilaren 11n behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta zozketa apirilaren 12an eginen da, 11:00etan, Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan.