A25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

 Hemen: Berriak

Eguesibarreko Udaleko Berdintasun Arloak, Emakumeen Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera antolatu ditu, hala nola, komiki-tailer bat, emakumeen aurkako indarkeriatik bizirik atera zen emakume batekin topaketa bat, marrazki-lehiaketa bat eta argazki-lehiaketa bat Instagramen, besteak beste.

Urtero bezala, Eguesibarreko Udalak bat egin du Nafarroako Berdintasun Teknikarien Sareak egiten duen kanpainarekin eta adierazpen instituzionalarekin, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren laguntzarekin, eta Nafarroako herri guztiek adierazpen, lelo eta irudi bera izan dezaten horrelako egun batean. Ikusten duzu? Geldi ezazu! da aukeratutako leloa, eta Liébana Goñi Yárnoz ilustratu eta diseinatzaileak egiten ditu sormenak.

Kanpaina honen helburua da guztiok aktiboki konprometitzeko beharra azpimarratzea, emakumeen aurkako indarkeria eta matxismoa betikotzen duten norberaren eta besteen jokabide normalizatuak identifikatuz eta desagerraraziz.

Bases Concurso Dibujos 25n Cas Eus
Tamaño : 819.8 kB Formato : PDF
Bases Concurso Instagram Cas Eus
Tamaño : 767.3 kB Formato : PDF