Biztanleria: 3.664 pertsonak (31-03-2017), 1.836 gizonak eta 1.868 emakumeak

Nagusiki bizitoki gisa erabiltzen den urbanizazio bat da, horixe du ezaugarri nabarmen. Gaur egun 3.742 biztanle daude erroldaturik.

Hiriburutik oso gertu dagoenez (Iruñetik 2,6 kilometrora baino ez) oso leku erosoa da bizitzeko. Gainera, ekialdeko ingurabiderako sarbideak hobetu egin dira berriki, ingurabidearen barnean zenbait bide eta biribilgune eraikita. Olatzekin batera, Iruñera doan hiri autobus-linea bat du, eta horrek erabat irisgarria egiten du herria.

Urbanizazioak oso ezaugarri bereziak ditu; esate baterako, erdi-erdian Gorraitzeko golf kluba dago. Klubak 18 zulo ditu espazio berde batean zehar banaturik, eta urbanizazioaren erdi-erdian egonik hura aireberritzen eta edertzen du.

Bestalde, XVI. mendeko jauregi bat dago bertan; erortzeko zorian zegoen, baina berriki berreraiki eta jatetxe bihurtu dute.

Gaztelutik berrogeita hamar metro eskasera, XVI. mendeko San Esteban elizaren hondarrak zeuden, baina gaur egun erabat berritua dago. Aldamenean justu eliza berri bat eraiki zuten, jarduerak egiteko lokalak eta parrokia-etxea barne.

(Iturria:  Enciclopedia de Navarra eta Eguesibarreko Udal Plana).

Erlazionatutako