Kontratazioa, hitzarmenak eta diru-laguntzak

SARTU HEMEN KLIK EGINEZ KONTRATAZIO, HITZARMEN ETA DIRU-LAGUNTZEN ATALEAN

Bloke hau Ordenantzaren 19. artikuluan arautua dago eta garrantzitsuenetako bat da gardentasunari dagokionean, hiru tresna horiek erabiltzen baitira diru publiko gehiena kudeatzeko.
Horregatik da hain garrantzitsua datu horiek argitaratzea, modu argi eta ordenatuan egitea.

Datuak argitaratzeko, hiru bloke bereizten dira: kontratazioa, hitzarmenak eta diru-laguntzak.

  • Kontratazioa
  • Hitzarmenak
  • Diru-laguntzak

INFORMAZIO ESKAERA

Herritar guztiek dute informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Izan ere, herritar orok du informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, bai bere izenean, bai legez eraturiko erakundeen izenean eta haien ordezkari delarik. Legean aurreikusitakoak izanen dira eskubide horrek dituen muga bakarrak, eta ez da eskaera arrazoitu beharrik.

Informazio publikotzat jotzen dira Gardentasunari, Informazio Publikoa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari lotuta dauden subjektuen eskuetan dauden edukiak eta dokumentuak, edozein delarik ere haien formatua edo euskarria, baldin eta subjektuen eginkizunen barnean prestatu edo eskuratu badira.

Informazioa eskuratzeko eskubidea doakoa izanen da oro har, eta ahal bada, herritarrek eskatutako moduan eta formatuan jarriko da informazioa eskura.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento