ALZUZA

Lehendakaria: Alejandro Aguirre González
Biztanleria: 266 pertsona (2017-03-31), 128 gizon eta 138 emakume
Jaiak: ekainaren 22, 23 eta 24
Latitudea: 42.838911
Longitudea: -1.565761

Andazelai eta Aezkueta amildegien arteko muino batean dago Altzuza.

Iruñetik 8 kilometrora dago, eta 256 hektareako azalera du (horietatik 89 hektarea baso zurgaiak dira).

Gaur egun, guztira 302 biztanle daude erroldatuta, eta herrigune txikian nahiz Errikotxiki eta Alzuza-2 urbanizazioetan banatzen dira. Lehenengo urbanizazioaren eraikuntzak (1975) eta moja beneditarren monasterioaren ezarpenak azaldu dute 70eko hamarkadatik aurrerako hazkunde demografikoa.

Bertan eraiki da Jorge Oteiza eskultorearen omenezko museo monografiko bat. Nazioartean ospe handiko artista honek herrian finkatu zuen bizilekua. Urte horietan zaharberritu ziren bere etxea (gaur egun museo-etxea) eta apaizaren etxea, gero misiolarien etxe bihurtua. Museoa Sáenz de Oiza arkitekto nafarrak diseinatu zuen, eta bertan artistaren lanen bilduma zabala ikus daiteke.

1105ean agertzen da Altzuza dokumentatua, Iruñeko katedralari mahasti baten dohaintza egin zitzaionean. 1134 inguruan herriko eliza Orreagako ospitaleari atxikia egon zen. Dirudienez, 1928 inguruan Eguesibarreko herririk jendetsuena izan zen, baina ondorengo krisiek populazioa gutxitzea ekarri zuten.

Altzuzako parrokia-eliza XII. mendekoa da, eta San Estebani eskainia. Bere elementurik nabarmenena XVI. mendeko erretaula nagusia da, barroko estilokoa, barruan sagrario erromanista batekin. Zoritxarrez, XII. mendeko Ama Birjinaren tailu erromaniko bat lapurtu zuten.

(Iturriak: Altzuzako Kontzejuko lehendakaria, Enciclopedia de Navarra eta Eguesibarreko Udal Plana).

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento