Informazio instituzionala

Informazio instituzionalaren atalean, Instituzioari, Antolaketari, Plangintzari eta Langileei dagokien informazioa sartua dago. Hori guztia Udal Ordenantzaren 16. artikuluan bildua dago.

Udal Organigrama Politikoa

Organo hauek daude sarturik (kide anitzekoak eta kargu-bakarrak), bai eta ondoren ageri den informazioa ere:

Alkatesa eta Zinegotziak ezagutu itzazu

INFORMAZIO ESKAERA

Herritar guztiek dute informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Izan ere, herritar orok du informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, bai bere izenean, bai legez eraturiko erakundeen izenean eta haien ordezkari delarik. Legean aurreikusitakoak izanen dira eskubide horrek dituen muga bakarrak, eta ez da eskaera arrazoitu beharrik.

Informazio publikotzat jotzen dira Gardentasunari, Informazio Publikoa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari lotuta dauden subjektuen eskuetan dauden edukiak eta dokumentuak, edozein delarik ere haien formatua edo euskarria, baldin eta subjektuen eginkizunen barnean prestatu edo eskuratu badira.

Informazioa eskuratzeko eskubidea doakoa izanen da oro har, eta ahal bada, herritarrek eskatutako moduan eta formatuan jarriko da informazioa eskura.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento