2026ko martxoak 14

Udaletxea horiz argiztatuko da larunbat honetan, martxoak 14, Endometriosiaren Munduko Eguna dela eta

Foto noticia

Endometriosiaren Munduko Eguna dela eta, martxoaren 14an, larunbata, Eguesibarko udaletxeko fatxada eta Sarrigurengo pinua horiz argiztatuko dira, gaixotasun horri ikusgarritasun handiagoa emateko eta gaixotasun hori duten pertsonekin bat egiteko. Gainera, M8ko Lasterketa Solidarioko 782 inskripzioen bidez bildutako dirua Nafarroako Endometriosi Elkarteari (ASENNA) emango zaio.

Endometriosia gaixotasun kroniko progresiboa da, eta emakume askori eragiten die, emakumeen % 10 eta % 15 artean gutxi gorabehera. Umetokia estaltzen duen ehuna bere ohiko tokitik kanpo hazten da. Sintoma ohikoenak hauek dira: hilekoaren min handia, mina sexu-harremanetan eta horien ondoren, ugalketa-arazoak (ernalezintasuna/antzutasuna), sabeleko eta/edo pelbiseko mina, odoljario ugari eta/edo irregularra, hesteetako nahasmenduak, gernu-nahasmenduak eta neke kronikoa.

Nafarroako Endometriosi Elkarteak, egoitza Eguesibarren duenak, gaixotasun kroniko hori duten pertsonei laguntza, informazioa eta baliabideak ematen dizkie. Bere helburuak dira kontzientzia sortzea, ikerketa sustatzea, osasun arreta egokia eskatzea eta Nafarroan endometriosiarekin bizi direnen bizi kalitatea hobetzea.

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento