2026ko apirilak 29
Sarrigurengo jaietako suziria nork botako duen hautatzeko epea zabalik dago
Eguesibarko bizilagunek dagoeneko bozkatu dezakete Sarrigurengo festei hasiera emango dien suziria nork botako duen erabakitzeko. Suziriaren jaurtiketa ekainaren 11n, ostegunean, izango da.
Guztira 15 proposamen jaso ziren eta balorazio-mahaiak hiru hautagaitza aukeratu ditu. Orain herritarren bozketara pasatuko dira.
Hauek dira hautagaitza finalistak:
✨Alberto Guzmán
✨ Arturo del Burgo eta Pedro Gárate
✨ Xabi Tejero
Eguesibarren erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek eman ahal izango dute botoa. Bozkatzeko epea maiatzaren 3ra arte egongo da zabalik.
Parte hartu eta aukeratu nork piztuko duen gure festen metxa!
▶️ https://valledeeguesparticipa.com/participa/txupinazo2026/