2026 Aurrekontu parte-hartzaileak
Ibarreko bizilagun erroldatuak maiatzaren 8tik urtarrilaren 22ra bitarte (biak barne) aurkezten ahalko dituzte proposamenak.
Eguesibarreko Udalak, Aurrekontu Parte-hartzaileen urteroko deialdiaren bidez, Eguesibarreko bizilagunek proposatu eta aukeratutako jarduerak finantzatzen ditu. Herritarrek parte hartzeko tresna bat da, herritarren ekimeneko proiektuak egiteko aukera ematen duena.
Herritarrek Eguesibarreko kudeaketan demokratikoki parte hartzeko modu bat dira. Horren bidez, herritarrek zuzenean erabaki ahal izango dute udal-aurrekontu publikoaren zati bat zertan erabili.
Zertarako balio dute?
Aukera ematen die herritarrei egoki iritzitako beharrak eta borondateak sartzeko, proposamenak proposatuz, eztabaidatuz eta lehenetsiz. Herritarren parte-hartze zuzena bultzatzen du, eta, beraz, demokrazia parte-hartzailea bultzatzen du, herritarren protagonismo aktibo handiagoa ahalbidetzen du, benetako arazoen konponbideak bilatuz, eta udal-kudeaketan gardentasun eta eraginkortasun handiagoa sustatzen du.
Parte-hartze faseak
1. fasea: Proposamenak aurkeztea. Eguesibarren erroldatuta dauden herritarrek nahi dituzten proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.
2. fasea: Proiektuak aztertzea eta baliozkotzea. Balorazio Batzordeak herritarrek aurkeztutako proposamenak aztertzea, eta deialdiaren oinarrien arabera teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direnak hautatzea.
3. fasea: Hautaketa-mahaiak proiektu finalistak hautatu eta hedatzea. Gehienez 5 proposamen aukeratu ahal izango dira.
4. fasea: Proiektu finalisten bozketa, herritarren partaidetzarako web-orrian horretarako prestatutako formularioaren bidez.
5. fasea: Bozketen emaitzaren iragarkia eta proiektu irabazlearen aurkezpena
AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN OINARRIAK
