2026ko apirilak 17
EGUESIBARREKO UDALETXEA GORRIZ ARGITUKO DA GAUR, APIRILAK 17, OSTIRALA, “HEMOFILIAREN NAZIOARTEKO EGUNA” DELA ETA
Gaur, apirilak 17, Hemofiliaren Nazioarteko Eguna dela eta, Eguesibarreko Udalak gorriz argituko ditu udaletxea eta Sarrigurengo biribilgunean dagoen pinua.
“Keinu sinboliko” horren bidez, Udalak babesa adierazi die hemofilia duten pertsonei, baita balizko sendaketa batera bideratutako tratamenduetan egindako aurrerapenei ere.
Hemofilia odolaren koagulazio egokia eragozten duen sortzetiko patologia da.