Atzo argitaratu zen Eguesibarreko Udalaren webgune berria, nabigazioa errazten duen egitura funtzional eta intuitiboarekin: https://www.valledeegues.com/
Udal Informatikako Nafarroako Elkarteak (ANIMSA) diseinatutako webguneak honako hau eskaintzen du: Udalari, udal zerbitzuei, Eguesibarri eta gaurkotasunari buruzko informazio menu nagusi bat eta herritarrentzako informazio praktikoa duen LEIHATILA BAKARRA (izen-emateak, aurrez aurreko tramiteak, aretoen erreserbak, egoitza elektronikoa…).
Hasieran, administrazio elektronikorako, salaketa-kanalerako, ordenantzetarako, gardentasun-atarirako, enplegu publikorako eta udal-bilkuretarako zuzeneko sarbideak daude.
Horrez gain, kategorizatutako udal albisteen atal bat eta egutegian sartutako ekitaldien agenda oso bat ditu, eta 012an izena emateko aukera ematen du, hala eskatuz gero.