Eguesibarko Udalak Antolatutako Hiri Ekonomiako Lehen Mahaia
Bilera maiatzaren 4an burutu zen udaletxean, non Toki Garapeneko zinegotzia, udal teknikaria, eta Eguesibarko Merkatarien Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bi kide Bildu baitziren.
Hiri Ekonomiako Mahaiaren lehen saioa horretan, kontsultarako tresna gisa, Udalaren eta Haraneko merkataritza sektorearen ordezkaritzaren arteko lankidetza bultzatzeko, informazioa partekatuz eta tokiko merkataritza sarea dinamizatzera eta indartzera bideratutako ekimenak sustatuz.
Mahaiak 2024an onartutako Merkataritza Erakartzeko eta Antolatzeko Planaren (MEAP) jarraipena eta ebaluazioa egitea zeregin nagusia du. Horretaz gain, eztabaidarako, proposamenak sortzeko eta merkataritzari ez ezik turismoari lotutako proiektuak dinamizatzeko topagune bihurtu nahi du, proiektuen garapenaren jarraipena eginez.
Bere funtzionamenduari dagokionez, Mahaia urtean bitan bilduko da, gutxienez bi aste lehenago deituta, eta gaiak premiazkoak izanez gero ezohiko bilerak ere egin ahalko dira. Kasu hauetan, gutxienez hiru eguneko epean egingo da deialdia, eta, ahal bada, udaletxean eginen dira, merkataritza-jarduerarekin bateragarriak diren ordutegietan.
Bileren eraginkortasuna errazteko, informazioa eta dokumentazioa aldez aurretik bidaliko dira, eta erabakiak, berriz, adostasunez hartuko dira.
Mahaian parte hartzea borondatezkoa da, eta lehen fasean Udaleko bi ordezkarik — arloko zinegotzia eta Toki Garapeneko udal teknikaria — eta udalerriko merkatarien elkarteko bi kidek osatzen badute ere, landu beharreko gaien arabera, beste parte-hartzaile batzuek ere parte hartu ahal izango dute.Mahaiaren egitura finkatu ondoren, turismoaren, kulturaren eta lehen sektorearen arloetako ordezkariak modu iraunkorrean integratzea aurreikusten da.
Udalak, Toki Garapen arloaren bitartez, idazkaritza teknikoaren lanak hartzen ditu bere gain. Bere eginkizunen artean daude bileren deialdia egitea, gai-zerrenda egitea parte-hartzaileek proposatutako gaiekin, aktak idaztea eta mahaian parte hartzen duten pertsonei beharrezko dokumentazioa helaraztea.