2026ko apirilak 20
Eguesibarko Kirolaren XIII. Gala
Eguesibarko Kirolaren XIII. Gala ospatu zen atzo, apirilak 19, Sarriguren Kiroldegian. Bertan, Udalak 2025ean gehien nabarmendu diren kirolari eta klubak saritu zituen.
Izendatze- eta bozkatze-prozesu parte-hartzaile baten ondoren, pertsona eta erakunde hauek saritu ziren:
- Eguesibarko emakumezko kirolari onena: Iratxe Tejero Hernandez (Hiru Herri Atletiko Taldea).
- Eguesibarko gizonezko kirolari onena: Oier Alfonso Tornos (Hiruki Triatlón Valle de Egüés).
- Eguesibarko emakumezko talde onena: Rítmica Alaia Valle de Egüés junior taldea
- Eguesibarko gizonezko kirol talde onena: EBAko Baloncesto Valle de Egüés taldea.
- Eguesibarko kirol teknikari onena: Silvia Uhalte Ciordia, Rítmica Alaia Valle de Egüés junior taldearen entrenatzailea.
- Eguesibarko kirol klub onena: Baloncesto Valle de Egüés
Horrez gain, Rítmica Alaia Valle de Egüés Klubak bere hogeigarren urteurrenean eta Valle de Egüés Eskubaloiak hamargarren urteurrenean egindako lana aitortu zen.









