2026ko martxoak 31

EGÜÉS KLIK: UDALAK HERRITARRAK GONBIDATU DITU PARTE-HARTZERAKO APP BERRIA DISEINATZERA

Foto noticia
  • Udalak, martxoan, diagnostiko-fase bat abiatuko du, auzotarrek etorkizuneko tresna digitalaren funtzioak eta edukiak zehaztu ditzaten.

  • Hasierako kontsulta horren ondoren, 30 laguneko talde pilotu bat sortuko da, diseinua probatu eta baliozkotzeko, tresna abian jarri aurretik.

Eguesibarko Udalak lehen urratsa eman du EGUESKLIK sortzeko: udal plataforma anbiziotsu bat izango da (mugikorrerako app eta web formatuan), eta helburua du herritarren parte-hartzerako eta komunikazio zuzeneko erreferentziazko kanal bihurtzea.

Beste tresna komertzial batzuk ez bezala, EGUESKLIK ez da proiektu itxi bat. Udalak nahi du auzotarrek eurek zehaztea zein izango den haren benetako erabilgarritasuna.

Hasiera batean aurreikusten da hiri-inguruneko gorabeherak argazki eta GPS bidez jakinarazteko moduluak, proposamenak egiteko aukera, bozketan parte hartzea eta udal-informazioa denbora errealean eskuratzea; hala ere, azken diseinua herritarrek orain Udalari helarazten dizkioten beharren araberakoa izango da.

Parte hartzea, 2 minutuan

Diseinu partekatu hori lortzeko, Udalak hasierako diagnostikorako galdetegi bat jarri du gaur abian.

Parte hartzea oso erraza da, eta 2 minutu besterik ez ditu eskatzen. Keinu labur horren bidez, Ibarreko herrigune guztietako biztanleek lehentasuna eman ahal izango diete beren egunerokoa eta administrazioarekiko harremana hobetzeko ezinbestekotzat jotzen dituzten funtzioei.

Bigarren fasea: 30 laguneko talde pilotua

Urrira arte garatuko den proiektuak bigarren fase bat ere aurreikusten du, elkarlanean sortzekoa. Udalak, hala adierazi duten herritarrekin, Ibarreko aniztasuna ordezkatuko duen 30 laguneko talde pilotu bat osatuko du. Talde horren ardura izango da aplikazioa benetako ingurune batean probatzea, hobekuntzak atzematea eta azken diseinua baliozkotzea, app-a herritar guztiei ireki aurretik.

EGUESKLIK egitasmoaren bidez, Eguesibarko Udalak gobernantza moderno, garden eta, batez ere, herritarrekin eskuz esku eraikitako baten alde egiten du.
Diseinatu zure Ibarra. 

Informazio geihago: https://valledeeguesparticipa.com/participa/eguesklik/

Albiste honetan aldaketarik izanez gero, jakinarazpenak jaso nahi dituzu?

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Webgune honek berezko zein hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu zure bisita behar bezala kudeatzeko, bai eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko ere, webgunearen trafikoa aztertzeko helburuarekin. Informazio gehiago eskuratu dezakezu Cookieen Politikan
Cambiar mi consentimiento